Centro Comercial en Donostia San Sebastián | Urbil

EGIN CHECK-IN ZURE BISITAN, ETA SARTU EROSKI-REN 50€-KO 10 TXARTELEN ZOZKETAN!

EGIN CHECK-IN ZURE BISITAN, ETA SARTU EROSKI-REN 50€-KO 10 TXARTELEN ZOZKETAN!

17/06/2023 - 04/07/2023

Klubeko esklusiboak
Zentrokoak

lotutako lokala:

Gestión Urbil

17/06/2023 - 12:50

Urbilera egiten dituzun bisitek saria dute! Jarraitu check-in egiten Urbilera egiten duzun bisita bakoitzean… eta parte hartu martxan jarri dugun zozketa berrian! Check-in-eko gure pantaila interaktiboan, sari berriak ditugu jokoan!

Ekainaren 17tik uztailaren 4ra, egin check-in Urbilera egindako bisitan, eta sartu Eroski-ren 50€-ko 10 txartelen zozketan!

Bisitatzen gaituzun egun bakoitzean, egizu check-in Urbilen doako aplikazioaren QR kodea eskaneatuz, moda-gunean, Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan dagoen gure pantaila interaktiboan. Horrela, automatikoki Eroski-ren 50€-ko 10 txartelen zozketan sartuko zara!

Egiten duzun check-in berri bakoitza, egun desberdinetan, irabazteko aukera berri bat izango da. Uztailaren 4an zozketa egingo dugu, ekainaren 17tik aurrera egindako check-in guztien artean.

 

Nola egin check-in zure bisitan eta parte hartu Eroski-ren 50€-ko 10 txartelen zozketan?

  1. Deskargatu Urbilen doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android baduzu hemen
  2. Ekainaren 17tik uztailaren 4ra, bisitatzen gaituzun egun bakoitzeanhurbildu zaitez Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan dagoen gure pantaila interaktibora.
  3. Egin check-in pantaila interaktiboan: eskaneatu Urbilen aplikazioko QR identifikazio-kodea pantaila interaktiboaren irakurgailuan.
  4. Automatikoki Eroski-ren 50€-ko 10 txartelen zozketan sartuko zara.

* Ez ahaztu zure App-eko profileko komunikazioak onartzea, Urbilen zuretzat dugun guztiaren berri izan dezazun beti.

 

Parte hartzeko epea:

2023ko ekainaren 17ko 12:00etatik 2023ko uztailaren 4ko 12:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2023ko uztailaren 4an, 14:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

* Ez ahaztu zure App-eko profileko komunikazioak onartzea, irabazle suertatuz gero, zuzenean zurekin harremanetan jar gaitezen.

* Baimenak aktibatuta eduki beharko dituzu “Nire profila” atalean. 2 laneguneko epean irabazlearekin emailez edo telefonoz harremanetan jartzea lortzen ez badugu, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria.

 

Sariak:

Eroski-ren 50€-ko 10 txartel hipermerkatuan kontsumitzeko, saldo hori agortu arte (iraungitze-data: 2024/06/13).

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleek euren NANarekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2023ko abuztuaren 4a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

* Irabazleek 50€-ko txartela erabili ahal izango dute Eroski-n, saldo hori agortu arte. Txartelek epemuga dute eta ezingo dira 2024/06/13tik aurrera erabili. 

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.

Suscríbete a nuestras novedades

Gure buletinarekin zuk aukeratzen duzu jaso nahi duzun informazioa. Ezagutu gure sustapenak, deskontuak, ekitaldiak, haurrentzako jarduerak, irekiera berriak eta askoz gehiago klik batean.