Centro Comercial en Donostia San Sebastián | Urbil

Ongi etorri Konpromiso Urbil-era

Aldaketarako unea da, etorkizunean pentsatzen hasteko unea, erantzukizunez jokatzeko eta etortzear dagoena zaintzeko. Guztion artean hobetu dezakegulako. Horregatik, Urbilen urteak daramatzagu inguruan dugun guztiarekiko jarrera arduratsua hartzen, elkarrekin lortu nahi dugun aldaketa horri gure hondar alea ematen. Errealitate bihurtu den eraldaketa baten jatorria eta abiapuntua izan nahi dugu.

Eta zu haren parte izatea nahi dugu.

Zer da Konpromiso Urbil

Gure helburua aldaketa da. Gure konpromisoa bidea

Konpromiso Urbil jasangarritasun- eta konpromiso-proiektu bat da, NBEren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (GJH) oinarri hartuta gure jarduteko modua gidatuko duen hobekuntza-plan bat.

2015ean Nazio Batuek bide bati ekiteko aukera sortu zuten, elkarrekin, gure mundua eraldatzeko, Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) bidez. Pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta guztiontzako oparotasuna ziurtatzeko helburu globalen multzo bat.

KonpromisoUrbil

Bidaia bat Konpromiso Urbil-etik

"Konpromiso Urbil proiektuak munduaren beste aldean hegaka senti zitekeen tximeleta bezalakoa izan nahi du"

Konpromiso Urbil-en ekimenak

Plan bat dugu: 70 ekimen jasangarri abiarazi ditugu

Konpromiso Urbil-en bidez, 70 ekimen baino gehiago gauzatzeko konpromisoa hartzen dugu, gizartean eragin zuzena izango dutenak, eta hainbat modutan adierazten dira, hala nola dohaintzen, prestakuntzaren, garapen jasangarrien, ekonomia zirkularraren eta abarren bidez, maila oso zabaleko eragin neurgarria izango dutelarik.

Ekimenek 17 GJH-en gainean jardungo dute, honako hauen bidez: 

  • Jardunbide egokiak eta konpromisoak kudeaketan

  • Hobekuntzak instalazioetan eta zerbitzuetan

  • Akordio globalak eta puntualak

Konpromiso Urbil-en irismena

Etorkizuneko forma berri batean inspiratuta

17 GJH horietako bakoitzak 2030erako bete beharreko helburu batzuk ezartzen dizkiguten konpromiso bat dakar:

Pobreziaren amaiera Pobreziaren amaiera
Gosea zero Gosea zero
Osasuna eta ongizatea Osasuna eta ongizatea
Kalitatezko hezkuntza Kalitatezko hezkuntza
Genero-berdintasuna Genero-berdintasuna
Ur garbia eta saneamendua Ur garbia eta saneamendua
Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria
Lan duina eta hazkunde ekonomikoa Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Industria, berrikuntza eta azpiegitura Industria, berrikuntza eta azpiegitura
Desberdintasunak murriztea Desberdintasunak murriztea
Hiri eta komunitate jasangarriak Hiri eta komunitate jasangarriak
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Klimaren aldeko ekintza Klimaren aldeko ekintza
Itsas bizitza Itsas bizitza
Lehorreko ekosistemen bizitza Lehorreko ekosistemen bizitza
Bakea, justizia eta erakunde sendoak Bakea, justizia eta erakunde sendoak
Helburuak lortzeko aliantzak Helburuak lortzeko aliantzak

Manifestua

Konpromiso Urbil-en parte izan nahi al duzu?

Konpromiso Urbil proiektuaren parte izan nahi baduzu eta aldaketari zure hondar alea eman nahi badiozu, batu zaitez egingo ditugun ekintzetara. Ekintza horiek gure kanal ofizialen bidez jakinaraziko ditugu.

Gainera, Konpromiso Urbil-en manifestua deskarga dezakezu hemen, aldaketa zugan has dadin:

Gure Partner-ak

Nor dira gure aliatuak?

Gure helburuen artean dago hainbat enpresa eta erakunderekin sinergiak sortzea.

Aldaketa handien abiapuntua gara.